XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haristoiek, bere liburuan dio gordeka emaiten zutela meza apezek Jauregian, Zeanbelarrian eta Etxeberrian. (PPB II 297)

Gure amak erraiten zaukun, gure etxeko salan ere emana izan zela meza.

Hiru aldiz apeza nola eskapatu zen ere erran zaukun.

Behin, soldadoak ikusi Borteiruko ondo haietarik heldu eta apeza ohean sartu zen, tortxak piztu zituzten, eta arrosorioak eskuan otoitzean hasi belauniko, alegia gizona hila.

Soldadoak ganberan sartu ziren, hilari so egin eta joan.

Beste behin, etxekanderea xurikitak egiten ari baitzen, apeza zurruaren barnean sartu zuen, xuriketak gainetik eman eta bertzarekin ura zurrura ixurtzen ari zen emaztea, soldadoak sartu zirelarik.

Ez zuten pentsatu ere xurikiten pian izan zitekeela.

Ordu haietan omo, dash eta horrelakorik ez baitzen, hautsa emaiten zuten xurikiten gainetik, eta ura pollikiño gainera ixurtzen, urak hautsen potaza urtu zezan: lan horren egiten ari zen beraz etxeko anderea.

Hirugarren aldi batez, soldadoak ez zituzten aski goiz ikusi.

Apeza ezkaratzean zen, laneko jauntzitan.

Etxekandereak erran zion: Habil hortik kanpora, artzain txarra!

Hemen zer pasatzen den jakitearen beharrik ez duk!

Jandarmei ez zitzaien gogoan pasatu ere, apez bati horrela mintza zitekeenik.

3. Apezak itzultzen

Garai gogor horiek bururatu ziren azkenean.

Jean Goiti Iraultza aintzin Mugerre Elizaberrin bikario izan Iholdiar apezak konstituzio berriari zin egin zion Santizpiritan, 9 urteko izozte hilabetearen 3an (1800ko hazaroaren 25an.)

Ageri horrekin etorri zen Heletara eta hor berriz ere zin egin 1801ko apirilaren 5-ean (II.89).